Formakuntza
Hirukidek Kongresu eta hitzaldien bidez formakuntza eskaintzen die familiei. Bertan, hainbat gai jorratzen ditugu: haurtzaroa eta nerabezaroa, hezkuntza, familia harremanak, motibazioa, etab. Hemen, orain arte egin ditugun hitzaldien bilduma bat ikusi ahal izango duzue.
Haur hezkuntza eta garapena

Nola garatu autoestimu osasungarria seme-alabengan
Yolanda Charte
Osasun-psikologoa.
Gurasoek gazteengan irudi positiboa sustatzeko funtsezko seinaleak identifikatzeko moduan azalduko du gaia, baita autoestimu sendoa eraikitzen laguntzeko estrategia praktikoak ere.

“Arauak eta mugak familia-sisteman”
Tania Fraile
IMQ AMSAko haur eta gazteen arretarako psikologoa.
Nola lortu gure seme-alabekin elkarbizitza osasuntsua izatea? Nola ezarri arau argiak adin bakoitzerako? Non eta nola jarri mugak? Beharrezkoak al dira?

“Nola hezi eta saihestu gatazkak familian adimen emozionaletik”
Begoña Ibarrola
Adimen emozionalean aditua den haur eta gazteen psikologoa eta idazlea.
Familia guztietan gertatzen dira gatazkak, baina, trebetasun emozional egokiekin, errazagoa da gatazkak gainditzea eta kide guztien hazkundea sustatzen duten elementu bihurtzea. Hori lortzeko, adimen emozionalak esparru paregabea eskaintzen digu.

Nola lagundu gure seme-alabei ikasketak eta lanbidea hautatzen
Ernesto Gutiérrez-Crespo
Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko lehendakaria eta Orientazio Akademiko-Profesionaleko espezialista
Familiaren zeregina funtsezkoa da gure seme-alabek beren bizi-proiektua, pertsonala eta profesionala zehazteko hartu behar dituzten erabakiak hartzeko prozesuan laguntzeko. Hitzaldi honek haiei laguntzeko estrategiak azalduko ditu, jakinaren gainean zer-nolako zailtasunak dakartzan eginkizun horrek.
Pantailak eta ingurune digitala

Adimen artifiziala etxean
Eneko Pérez Iriberri
Diseinu eta Teknologia Berrien Eskolako kudeatzailea
Gurasoei zuzendutako hitzaldia, adimen artifiziala seme-alaben ikasketan benetako aliatu nola bihur daitekeen azaltzeko: ikasteko blokeoak ebaztetik, hizkuntzak praktikatzetik edo apunteak antolatzetik hasi eta laburpenak, testak eta eduki interaktiboak sortzeraino. Adibide praktikoekin eta erabilera arduratsuaren ikuspegi argi batekin, adingabeei ChatGPT, Gemini edo Notebook LM bezalako tresnak behar bezala erabiltzen nola lagundu erakusten da.

Txupete digitala haurtzaroan, emozio-aringarria nerabezaroan?
Rosana Perea
Gizarte-hezitzailea eta ingurune digitaletan aditua
Gure seme-alabek txikitatik jasotzen dituzte eduki birtualak, etengabe, eta horrek beren garapen neuronalean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan eragiten du. Zein estrategia abia dezakegu begirada kritikoa garatzeko eta mundu birtualeko zein fisikoko zailtasunei aurre egiteko beharrezko indarguneak sendotzeko?

“Nerabe digitalak pandemia-garaian.” Nola konektatu haiekin?
María Zalbidea
Familiako hezkuntza digitalean aditua eta “Cosiendo la brecha digital” liburuaren egilea.
Instagram, TikTok, Twitch, bideo-jokoak… Nola egin Familia Plan Digitala eta eraiki harreman osasungarria teknologiarekin eta gure seme-alabekin? Hitzaldi honetan, gure seme-alabei eta sakelako telefonoekiko, gailu digitalekiko eta sare sozialekiko duten mendekotasunari, pandemiaren urtebete honetan areagotu egin den horri, nola egin aurre azalduko digute
Familia arteko harremanak

Zer ikusten duzu? Arazoak eta aukerak familian hazteko
Miriam Cenoz
Hezkuntza emozionaleko eta hazkunde pertsonaleko hezitzailea
Seme-alaben hezkuntza, bikote-harremana, nola planteatu aisia eta denbora librea, nola kontziliatu lana… Ba al dago egoera horien atzean hezkuntza aldetik aprobetxa daitekeen zerbait? Nola bizi dezakegu egunerokotasuna seme-alabekin edo familian elkarrekin egoteko eta hazteko aukera gisa? Ezagutu errutina bideratzeko bestelako modu bat autoestimua, motibazioa eta pertsonen nahiz senideen arteko topaketa sustatzeko.

Familia-harreman osasungarria izateko jarraibideak
Dr. Jon Ander Bilbao
IMQko Psikiatria-aditua.
Familia-harremanak eta -osaerak gero eta askotariko eta konplexuagok diren gizarte honetan, gurasook nola lor dezakegu harreman osasungarria, gero familia osoak osasun emozional ona izan dezan? Nola lortu hala ohikotasunez nola krisialdietan, gurasoak banatzean, dibortziatzean…?

Nola lortu komunikazio eraginkorra gure seme-alabekin
Sandra Martín
Diziplina Positiboan familia-hezitzailea
Gure seme-alabekiko komunikazio afektibo eta eraginkorra jaiotzen diren unetik landu behar da. Hala ere, inoiz ez da berandu hura bilatzeko eta sustatzeko. Nola igaro galdeketatik elkarrizketara, isilune edo oihuetatik elkarrizketara?

Gurasoen autokontrola eta familiako estresaren kudeaketa
Yolanda Charte
Osasun-psikologoa.
Familiako estresa autokontrolatzea, zehazki, gurasoena, ezinbestekoa da familia-giro ona bai eta ongizate pertsonala ere lortzeko. Horrela, egunerokotasuna hobeto kudeatzea lortzen da eta, aldi berean, seme-alaben autoestima hobetzea ere bai, haien jarrera erregulatuz.
Fiskalitatea

Nola eragiten dio erreforma fiskalak zuen familiari?
Mercedes Fernández
Abokatua eta fiskalista
Errenta-aitorpenari eta familientzako interesgarriak diren beste zerga batzuei eragiten dieten zerga-berritasun nagusien errepaso argi eta praktikoa eskaintzen da.
Saioan, besteak beste, ondorengoengatiko familia-kenkariak, etxebizitzari lotutako laguntzak, adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzeagatiko kenkariak eta eraginkortasun energetikoarekin, mugikortasun jasangarriarekin edo gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenekin lotutako neurri berriak jorratu dira. 2025erako eta 2026rako aurreikusitako aldaketak eta horiek familiaren ekonomian izan dezaketen eragina ere azaltzen dira.
