Izan duzue zailtasunik zuen etxebizitzarekin? Zuen esperientzia ezagutu nahi dugu

Izan duzue zailtasunik zuen etxebizitzarekin? Zuen esperientzia ezagutu nahi dugu

Hirukidek etxebizitzarekin lotutako zailtasunak izan dituzuen edo izaten ari zareten familia bazkide guztioi entzun nahi dizue: dela lekurik ezagatik (pertsonako 15m2-tik beherako espazioan bizitzea), dela kontu ekonomikoengatik edo zuen udalerrian edo inguruetan eskaintzen ez zaizuelako etxe handiagoa eskuratzeko ezintasunagatik, dela alokairuarekin arazoak dituzuelako edo eragin dizuen beste edozein egoeragatik.

Kide ugariko familiok etxebizitzaren alorrean pairatzen ditugun arazoei buruzko zuen testigantzak bildu nahi ditugu, helburu argiarekin: erakundeei zuzenean jakinaraztea gure beharrak eta proposamenak, etorkizuneko politika publikoetan kontuan har ditzaten.

Horretarako, zuekin bilera egitea gustatuko litzaiguke, ahal dela aurrez aurre edo, bestela, online, bizi izan duzuen edo gaur egun bizitzen ari zareten egoerari buruzko xehetasunak jasotzeko, baita horretarako berariazko alternatibarik (errehabilitazioa, etab.) edo kanpokorik bilatu ote duzuen jakiteko ere. Zuen esperientziaren berri izateaz gain, jakin nahi genuke prest egongo ote zinateketen aurrerago Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuarekin egingo dugun bileran parte hartzeko, gure arazoaren berri pertsona gehiagorekin batera emateko; izan ere, ziur beste familia batzuek ere arazo bera dutela, beraz, haien guztien bozgorailua izango ginateke, haur edo gazte edo guraso batek egindako proposamena ere eramanda.

Honako data hauek daude aurreikusita sailburuarekin biltzeko:

Captura 1

Zuen esperientzia kontatuz ekarpena egin nahi baduzue eta kide ugariko familia askok etxebizitzari dagokionez bizi ditugun zailtasunak agerian jartzen lagundu nahi badiguzue, idatz iezaguzue lehenbailehen hirukide@hirukide.com helbidera.