Jarraian, 2026-27 ikasturteko unibertsitateko eta goi-mailako beste ikasketa batzuetarako beken deialdiko NOBEDADE nagusiak nabarmenduko ditugu.
Atalase osagarri berria
Deialdiko berritasun nagusia da errenta-atalase osagarri berria ezarri dela, laguntza jakin batzuk jaso ditzaketen ikasleen kopurua handitzea ahalbidetuko duena. Atalase hori honako osagai hauei aplikatu ahal izango zaie:
- Matrikularen prezio publikoa.
- Bizilekuari lotutako laguntza.
- Ikaskuntza eta eraldaketa digitalerako laguntza.
- Hiriarteko joan-etorrietarako laguntza.
- Probetxu akademikoagatiko laguntza.
| Kide zenbagarriak | 1. atalasea (€) | 2. atalasea (€) | 3. atalasea (€) | Atalase osagarri berria (€) |
| 1 | 9.315 | 13.898 | 15.567 | 17.124 |
| 2 | 13.971 | 23.724 | 26.573 | 29.230 |
| 3 | 18.629 | 32.201 | 36.070 | 39.677 |
| 4 | 23.286 | 38.242 | 42.836 | 47.120 |
| 5 | 27.012 | 42.743 | 47.878 | 52.666 |
| 6 | 30.738 | 46.142 | 51.685 | 56.854 |
| 7 | 34.463 | 49.503 | 55.451 | 60.996 |
| 8 | 38.190 | 52.850 | 59.199 | 65.119 |
| Kide gehigarri bakoitzeko | 3.725 | 3.340 | 3.740 | 4.123 |
Ondare-atalaseen zenbatekoak handitzea
- Hiri-finkak: 47.200 € (ohiko etxebizitza, trastelekua edo norberaren konturako jarduera ekonomikoa egiten den higiezinak izan ezik).
-Etxebizitzen max.2. Ez dira kontuan hartuko jabetza soila duten ondasun higiezinak.
- Balore higigarriak: errendimenduen muga 1.900 €.
- Jarduera ekonomikoak: 172.000 €-rainoko fakturazio-bolumena.
Salbuespen gisa, 2026an lan eta familiako egoera ekonomikoa larriki okertu zaien eskatzaileen kasuan, eta 2025eko ekitaldiko diru-sarrerak zenbatzean jarduera ekonomikoetarako gehieneko atalase hori gainditzeagatik beka eskaera ukatu bazaie, jarduera ekonomikoen ondoriozko diru-sarreren baturari % 5eko kenkaria egiteko eskubidea izango dute.
Probetxu akademikoagatiko laguntza
Probetxu akademikoari lotutako osagaiak 100 eta 250 € artekoa izaten jarraituko du, lortutako batez besteko notaren arabera.
Nobedadea da zenbatekoa bikoiztu egingo dela 1. atalaseko pertsonentzat.
Araudi akademikoaren arabera 60 kreditutan matrikulatu ezin izan direnek ere osagai hau eskuratu ahal izango dute, baldin eta matrikula gutxienez 54 kreditukoa badute.
Malgutasun handiagoa bizilekuaren eta joan-etorriaren artean
Oro har, bizilekuagatiko laguntzak eta hiriarteko joan-etorrietarako laguntzak bateraezinak izaten jarraituko dute.
Hala ere, ikasleek familiaren etxetik kanpo ikasturte-erdia besterik ez badute eman behar, honako hauek jaso ahal izango dituzte:
- Bizilekuagatiko osagaiaren % 50 ikasturte-erdi batean.
- Joan-etorriengatiko osagaiaren % 50 beste erdian.
Aldi bakoitzean dagozkion baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.
Desgaitasuna duten ikasleak
% 25 eta % 64 arteko desgaitasun aitortua duten ikasleek gehienez % 25era murriztu ahal izango dituzte beren irakastorduak, dagokien bekaren osagaien zenbatekoa murriztu gabe.
Gainera:
- Matrikula osoarekin, % 25eko igoera jasoko dute bekaren osagaietan, matrikularen prezio publikoan salbu.
- > % 65eko desgaitasuna duten ikasleek gehienez % 50era murriztu ahal izango dituzte beren irakastorduak, laguntzak murriztu gabe.
- Matrikula osoarekin eta > % 65eko desgaitasunarekin, osagaiak % 50 igoko dira, matrikularen prezio publikoa izan ezik.
Kide Ugariko Familiagatiko kenkaria
Familia-errentaren gaineko kenkariak bere horretan jarraituko du anai-arreba bakoitzeko, eskatzailea barne, eta ohiko bizilekuan bizi den seme-alaba bakoitzeko:
- 525 € kide bakoitzeko kategoria orokorreko kide ugariko familietan.
- 800 € kide bakoitzeko kategoria bereziko kide ugariko familietan.
Kenkaria aplikatuko da, era berean, eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, ohiko etxebizitzan bizi den bakoitzeko.
Kenkaria aplikatu ahal izateko, Kide Ugariko Familiaren Tituluak indarrean egon beharko du 2026ko irailaren 16an, hau da, eskabideak aurkezteko epe orokorra amaituko den egunean.
Aurkezteko epea
Epe orokorra: 2026ko irailaren 16ko 23:59ak arte.
Salbuespenez, ikasketen matrikula-epea 2026ko irailaren 16a eta gero hasten bada, beka matrikula egin osteko lehen bost egun baliodunetan eskatu ahal izango da. 2026ko abenduaren 31tik aurrerako eskaerak ez dira inola ere onartuko.
Informazio gehiago eta ohiko galderak, HEMEN
.
