Udalen laguntzak eta bekak

Udalen laguntzak eta bekak

Azken asteotan, hainbat udalek beren udalerrietako familientzako laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak argitaratu dituzte. Jarraian, bildu ahal izan ditugunak adieraziko dizkizuegu:

GIPUZKOAKO UDALAK

Astigarraga:

Eskola-materialerako laguntza:

Familiei eskola-materiala erosteko laguntzak. Laguntza horiek familia-unitate bateko kide diren eta derrigorrezko hezkuntzako ikastaro batean matrikulatutako adingabe bat beren kargura duten pertsona fisikoentzat dira, derrigorrezko hezkuntzako mailetako edozeinetan. Aurkezteko epea: uztailaren 27tik urriaren 28ra. Esteka

2021-2022 ikasturteko ikasleentzako garraio-laguntza:
Ikas- leentzako garraio-lagutzen deialdi publikoa egitea 2021-2022. Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH-ko eta HHIEPA-ko ikasleei 2021-22 ikasturtean ikaste txe publiko batera egindako bidaien laguntzetarako oinarriak ezarri eta laguntzak eskaintzea. Aurkezteko epea: 2022ko uztailatren 27tik irailaren 30era arte. Esteka

2021-2022 haur eskoletarako laguntza:
Haur eskoletako erabiltzaileentzako dirulaguntzak emateko oinarriak ontzat eman eta laguntzen deialdi publikoa egitea, 2021-2022. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2021-22 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur eskolaren batean matrikulatutako Astigarragako haurren familia edo legezko ordezkariek. aurkezteko epea: 2022ko urriaren 31 baino lehen. Esteka

Legazpi:

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko dirulaguntzen oinarri espezifikoak eta 2022ko deialdia onartzea. Laguntzen onuradun izan ahalko dira familia-unitate bateko kide diren pertsona fisikoak baldin eta beren kargura badute Derrigorrezko Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko mailetako (Batxilergoa eta LH-ko erdi mailako zikloa) edozein mailatan matrikulatutako ikasleren bat. Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztuko dira. Esteka

Urretxu:

Eskola-materialerako laguntza:
Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta familiei eskola-materiala erosten laguntzeko diru-laguntzak. 2022/2023 ikasturtean derrigorrezko irakaskuntzan edo Haur Hezkuntzan ikasten duten ikasleak. Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 1etik azaroaren 5era. Esteka

 

BIZKAIAKO UDALAK:

Ajangiz:

Familia ugarientzako laguntza:
Familia ugarientzako diru laguntzak 2022. Aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 13tik abenduaren 12ra. Esteka

Durango:

Haur eskoletarako laguntza:
2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren haurtzaindegiko gastuak ordaintzeko laguntzak, Durango, 2021/2022 ikasturtea. Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 19tik urriaren 11ra. Esteka

Ea:

Haur eskoletarako laguntza:
Haurreskolara joateko diru-laguntzen deialdia. Eskaera epea: 2022ko abuztuaren 5etik 26ra. Esteka

Mallabia:

Haur eskoletarako laguntza:
Haurreskolan umeak dituzten familientzako 2021-2022 dirulaguntza deialdiaren laburpena.  Eskaera epea: 2022ko irailaren 1etik 30era. Esteka

 

ARABAKO UDALAK:

Zuia:

2021-2022 ikasturteko ikasleentzako garraio laguntza
Ikasteko eta prestatzeko garraiorako diru-laguntzak, 2021-2022 ikasturtea. Aurkezteko epea: 2022ko irailaren 30era arte. Esteka