Beste bilera bat Etxebizitza sailburuarekin: oraingoan, familiekin

Beste bilera bat Etxebizitza sailburuarekin: oraingoan, familiekin

Astelehena, azaroak 24. Bilbo

Joan den urriaren 22an Etxebizitza sailburuarekin egindako bileraren ondoren, non Hirukideko hainbat gaztek parte hartu zuten, kide ugariko familietako alabek, hain zuzen, eta gurasoek, orain 35 urtetik gorako amen eta aiten txanda da.

Bilera azaroaren 24an (astelehena) izango da, 11:30etik 13:00etara, Sareen Sarearen egoitzan (Iparragirre, 9. Bilbo). Aukera aparta kide ugariko familiek etxebizitza eskuratzeari, laguntzei eta arlo horretako politika publikoei dagokienez dituzten zailtasunak, kezkak eta proposamenak azaltzeko.

Hirukidek eskerrak eman nahi dizkio sailburuari kide ugariko familiek etxebizitzaren arloan dituzten beharrak eta errealitatea aurrez aurre entzuteko agertutako prestasunagatik. Familiaren batek parte hartzeko interesa badu, comunicacion@hirukide.com helbidera idatzi edo 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara dei diezaguke.