Pentsioan seme-alaben osagarriari buruzko epaia

Pentsioan seme-alaben osagarriari buruzko epaia

Auzitegi Gorenak erabaki du, epai berri batean, gizonek eta emakumeek berdin jaso behar dutela seme-alabengatiko osagarria pentsioan, eta aitei baldintzak jartzea, orain gertatzen den bezala, diskriminatzailea dela. Hala, EBko Justizia Auzitegiak joan den maiatzaren 15eko epaian ezarritako doktrina aplikatu du, zeinaren arabera Legearen 60. artikulua, seme-alaba bat edo gehiago izan duten gizonei pentsio-osagarria aitortua izateko baldintza gehigarriak ezartzen dizkiena, sexuan oinarritutako zuzeneko diskriminazioa den.

Horrenbestez, 2021eko otsailaren 4tik kotizaziopeko pentsio baten onuraduna den edozein gizonek, seme-alaba bat edo gehiago duenak eta genero-arrakala murrizteko osagarri hori jasotzen ari ez denak, atzerapenengatik jaso gabeko zenbatekoak erreklama ditzake, eta etorkizunean aitortua izatea ere bai.

Hirukideko familiok, informazio gehiago behar baduzue eta abokatu-bulego baten bidez erreklamatu nahi baduzue, eskaintza hau duzue eskura:

  • UNIVE ABOGADOS: Hirukideko familientzako prezio berezia: 576 €+ BEZa (800 €+ BEZa beharrean), kontratazioa ordainketa bakarrean egiten bada, prozedura osoa izapidetzeagatik, administrazio-bidea + bide judiziala, hala badagokio.
  • o Rekalde zumarkalea 27, 8. solairua – 11, Bilbo (Bizkaia)
  • o Tel.: 678 88 76 55 / 946 41 57 78