Hilabete honetako bulego ibiltariak

Hilabete honetako bulego ibiltariak

Oyón-Oion, Zumarraga eta Ondarroa

Datorren maiatzean, hainbat udalerritan informazio-gune bat jarriko dugu gerturatzen zareten familia guztiak artatzeko. Maiatzaren 14an, 15ean eta 20an Oyón-Oionen, Ondarroan eta Zumarragan izango gara, hurrenez hurren.

Kide ugariko familien eskubideei eta onurei buruzko zalantzak badituzue, gure zerbitzuen gaineko informazioa behar baduzue edo, besterik gabe, hobeto ezagutu nahi bagaituzue, aukera ezin hobea duzue. Gainera, oraindik Hirukidekoak ez diren kide ugariko beste familia batzuk gonbida ditzakezue, gure komunitatera biltzearen abantaila guztiak ezagut ditzaten. Zuen zain egongo gara!

Nahi izanez gero, hitzordua egin dezakezue (ez da beharrezkoa), HEMEN: enlace

OYÓN-OION

Data: maiatzak 14, asteazkena
Ordua: 09:30-14:00 eta 15:00-18:00
Lekua: goizean udaletxean eta arratsaldean udaletxe zaharreko udal-artxiboan.

ONDARROA

Data: maiatzak 15, osteguna
Ordua: 10:30-14:00 eta 15:00-18:00
Tokia: Kofradia Zaharra (Erribera 9 – 1º)

ZUMARRAGA

Data: maiatzak 20, asteartea
Ordua: 09:30-13:30 eta 15:00-18:00
Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea (Zelai Arizti parkea).