Familia-irteera eta basoberritze-plana

Familia-irteera eta basoberritze-plana

Martxoaren 10ean, igandean, urteko gure lehen familia-irteera egin genuen, familia osoarentzako plan aparta antolatuta. Goizean, basoberritze-jarduera egin genuen Lurgaia Fundazioak Urdaibaiko Biosfera Erreserban Undabasoko proiektuan dituen lursailetako batean, ia 200 hektareakoan. Proiektua azaltzeko eta aurkezteko saioa egin ondoren, aipatu lurzatian zuhaixka gazteak eta zuhaitzak landatu genituen. Paregabeko esperientzia familia guztientzat, eta horrela ingurumena zaintzen lagundu ahal izateagatik pozgarria.

Arratsaldean, eguerdian indarberritu ostean, bisita gidatua egin genuen Gernika-Lumon barrena, non bi ordu inguruan bertako historia eta tokirik nabarmenenak ezagutzeko parada izan genuen.

WhatsApp Image 2024 03 15 at 09.19.29
WhatsApp Image 2024 03 15 at 09.19.10 1
WhatsApp Image 2024 03 15 at 09.16.39
WhatsApp Image 2024 03 15 at 09.17.27

Colaboración:

agenda 2030 euskadi