Hirukidetik, HIRUDENDEI (gure Deskontu Planari atxikitako erakundeei) zein Hirukideko familiei laguntzeko ekimen desberdinak antolatzen jarraitzen dugu, guztion arteko lankidetza funtsezkoa dela sinesten dugulako. Gure leloak dioen bezala: BATASUNAK INDARRA EMATEN DU!
40 euroko bonuak jaulkiko ditugu: familiek 25 euro ordainduko dituzte eta Hirukidek 15 euro.
Zer egin behar da?
Bazkide diren familien familien eskura 40 euroko balioa duen HIRUBONO bat jartzean datza.
Erakunde laguntzaileak Hirubonoaren baliozkotasuna egiaztatu beharko du identifikatzaile baten bidez. Identifikatzaile hori Hirukidetik erakundearen eskura jarriko den plataforma batean sartuko du, Hirubonuen erabilera egokia bermatzeko. Hirubonos kanpaina martxan jarri aurretik, Hirukidek emango du bertara sartzeko aukera. Erakundeak 40 euroko deskontua eta erakundearen ohiko deskontua egingo ditu.
Erakundeak Hirubonuen trukea egiaztatu ondoren, astero ordainduko dugu zure establezimenduan trukatutako zenbateko osoa.
Zein erakunderi zuzenduta dago?
Kanpaina Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioarekin deskontu-akordioa indarrean duten erakundeei zuzenduta dago, edozein sektoretan.
Baldintzak onartzea
ERAKUNDEAK HIRUBONO KANPAINAN PARTE-HARTZEAREN ONARPENA:
1-Kanpaina honek iraupen jakin bat du, eta ez da onartuko trukerik epemugatik kanpo, eta iraupena luzatu ahal izango da Hirukidek hala erabakitzen badu.
2-Bonuak erosketa bakarrean trukatu beharko dira, eta ez da onartuko 40 eurotik beherako erosketengatik dirua itzultzea.
3-Ezinbestekoa da Hirubonoa trukatzea (Hirukidek emandako plataforman) trukatutako Hirubonuak kobratzeko. 2026eko urriaren 31 baino lehen trukatu beharko dira. Data horren ondoren trukatutako Hirubonuak EZ ditu Hirukidek itzuliko.
4-Erakundeak esteka bat eta jarraibideak jasoko ditu kanpainako plataforman sartzeko. Hirubonoen erabiltzaileak Hirubonoa kontsumitzera erakundera joaten direnean, bezeroak emandako identifikatzailea indarrean dagoela egiaztatu beharko du erakundeak, eta haren erantzukizuna izango da egiaztatzea. Ezinbestekoa da Hirubonoa balioztatzeko prozesua egitea, Hirukidetik Hirubono trukatuaren zenbatekoa sartu ahal izateko. Balioztu GABEKO Hirubonoak ez dira itzuliko.
5-Hirubono hau erakundeak Hirukideko bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontuari metatu ahal izango zaio, eta ez metatzeko eskubidea gordeko da merkealdi edo eskaintzen kasuan, Hirukiderekin egindako akordioan hala jasota badago.
Hirukideren betebeharrak
• Ekimen honetara atxikitako erakundeak Hirukideren komunikazio-kanaletan jakinarazi eta zabaltzea. • Trukatutako Hirubonuen ordainketa gehienez bi asteko epean egitea, Hirubonoaren balidazioa jaso ondoren.
Nola parte-hartu?
Ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da inprimaki hau betetzea..
¿Non ikusi kanpainari atxikitako erakundeak/dendak?
Lotura honen bidez, Kanpaina honi atxikitako erakundeak/saltokiak erakutsiko ditugu, guztiak “Hirubono” hitzarekin identifikatuz
Noiz egongo da indarrean kanpaina?
2026ko uztailetik 2026ko urriaren 31ra. Hirukidek kanpaina luzatzea erabakitzen ez badu, ez da trukerik onartuko epe horretatik kanpo.
Hirubonoa, deskontua al da?
Aipatu bonua ez da deskontu bat, dirua balitz bezala da, erakundeak/merkataritzak bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontuaren edo une horretan dauden beherapenen edo sustapenen mesedetan.
Adibidea: erosketaren prezioa 50 euro, %10ko deskontua aplikatuz = 5 euro. Guztira: 45 euro ordaindu behar. Bazkideak Hirubonoa (40 euro) + 5 euro ordainduko ditu kreditu txartelarekin edo eskudirutan.
Zenbat Hirubono izan dezake familia bakoitzak?
Gehienez, kategoria orokorreko familiei BONU BAT emango zaie eta kategoria berezikoei BI.
Zein da Hirubonoa trukatzeko prozedura?
– Hasteko, Hirubonoa trukatzera doan pertsonak Hirukideko bazkidea dela erakutsi beharko du, bai txartelaren bidez ―digitala edo fisikoa― bai eta NAren bitartez ere ―norberarena eta
besterenezina―. Horrez gain, posta elektronikoan jaso duen Hirubonoa ere erakutsi beharko du, zeinak familiaren bi abizenak (guraso bat edo bi) eta identifikatzaile-zenbaki bat, BAKARRA, edukiko dituen.
– Pertsonaren abizen batek, gutxienez, Hirubonoan agertzen den abizen batekin bat egiten duela egiaztatutakoan, erakundeak Hirubonoa baliozkotuko du
Noiz kobratuko ditu erakundeak/saltokiak trukatu diren Hirubonoak?
Astero, Hirukidek trukatutako Hirubonoak begiratuko ditugu, eta hurrengo astean egingo du ordainketa. Trukatu diren Hirubonoei dagokien zenbatekoa ordainduko du, erakundeak helarazitako kontu-zenbakian, “HIRUBONO” sarrera-kontzeptu gisa.
Zer egin daiteke Hirubonoa trukatzean arazoren bat gertatuz gero?
607 21 21 50 / 688 728 931 telefono-zenbakietan eta promocion@hirukide.com helbide elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan.