Martxoaren 12an, asteartean, eta 14an, ostegunean, Ordizian eta Balmasedan izan ginen, hurrenez hurren, bertako kide ugariko familiei Hirukide aurkezten. Estatuan, autonomia-erkidegoan eta udalerrian eskura dituzten laguntzen eta onuren berri emateaz gain, haien eskaerak jaso eta zalantzak argitu genizkien.
Hirukiden espero dugu aurkezpen eta hitzordu hauek baliagarriak izango zaizkizuela kide ugariko familiei, eta horregatik etortzera animatu nahi zaituztegu, normalean beti ezagutzen edo ikasten delako zerbait berria