2023-2024ko Gabonetako Hirubonuak

2023-2024ko Gabonetako Hirubonuak

Azaroaren 13tik urtarrilaren 15era.

2023ko udako HIRUBONU kanpainarekin jarraitzen dugu. Aurten, Hirubonu oso bat edo zati bat (20, 5 edo 2 euro) DOHAINTZAN eman diezaiekezue elkarteko familia behartsuenei. Gainera, Hirukidek dohaintzan emandako Hirubonu guztien zenbatekoa bikoiztu eta familia bazkide eskatzaileen artean banatuko du. Horrez gain, Hirudendek 2 euro eskaini ahal izango dituzte trukatutako Hirubonu bakoitzagatik.

Hirubonu mota bi egongo dira erosteko: bata 20 eurokoa (15 euro kostatuko zaizue, 5 euro Hirukidek jartzen ditu) eta bestea 40 eurokoa (30 euro kostatuko zaizue eta 10 euro Hirukidek jartzen ditu). Kategoria orokorreko familiek Hirubono bakarra eros dezakezue eta kategoria bereziko familiek bi.

Hirubonuak Hirubonu kanpaina berri honekin bat egiten duten hirudendetan bakarrik trukatu ahal izango dira:

  • Kanpaina honi atxikitako hirudenden bilatzailea: ESTEKA
  • Informazio gehiago eta ohiko-galderakESTEKA
  • Hirubonoak erosteko formularioaESTEKA

HIRUBONO SOLIDARIOA

FAMILIA EMAILEAK:

Hirubonu bat edo horren zati bat DOHAINTZAN emanez proiektu honekin lagundu dezakezue:

  • 20, 5 edo 2 euroko DOHAINTZA bat egin nahi duena Hirukideko beste familia batzuei* DOHAINTZAN emateko formularioa. ESTEKA

Hirukidetik uste dugu batasunak indarra egiten duela eta familien arteko elkartasun gune hau sortu nahi dugu. Ekarpenek 20 euroko Hirubonuak sortzeko balioko dute, eta sarrera baldintzak betetzen dituzten familien artean banatuko ditugu. Elkarteak eta hirudendek ere ekarpenak egingo dituzte. Babes gaitezen guztion artean.

* GARRANTZITSUA: proiektu honetarako ekarpenak/dohaintzak kengarriak izan daitezke hurrengo errenta-aitorpenean.

FAMILIA ONURADUNAK:

Baliabide ekonomiko gutxien dituzten Hirukideko familiak izan daitezke Hirubono solidarioaren onuradun.

Baldintzak:
– Gaur egun FEE-ko 18.000 EURO gainditzen ez dituzten familiak* (Hirukidek egoera hori egiaztatzeko dokumentazioa eskatzeko eskubidea izango du).
– 2 urte bazkidetuta.
– Bildutakoaren eta jasotako eskaeren arabera esleituko dira, aurrekontua agortu arte.

*FEE (familia-errenta estandarizatua) HEMEN kalkula dezakezu. adibidez: bi guraso eta hiru seme-alaba dituen familia batentzat, familia-errenta ezin da 43.200 eurotik gorakoa izan.

  • Hirubono Solidarioa eskatzeko formularioa: ESTEKA