Gazteentzako alokairu-laguntzan hobekuntza

Gazteentzako alokairu-laguntzan hobekuntza

Eusko Jaurlaritzak hainbat hobekuntza egin ditu gazteei alokairua ordaintzeko ematen dien 275 €-ra arteko hileroko laguntzan. Besteak beste, laguntzaren hiru urtera arteko muga ezabatu du (orain, mugarik gabekoa izango da, 36 urte bete arte), eta kide ugariko familien diru-sarreren gehieneko muga igo.

Neurria Gaztelagun programaren berrikusketaren baitan dago. Programa, maiatzaren 6an aktibatuko dena, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak ditu xede. Beste berritasun batzuen artean, onuradun gehiago izatea ahalbidetuko du; izan ere, 18.000 €-tik 24.500 €-ra igo du urteko diru-sarrera gordinen muga norbanakoen kasuan, 30.000 €-ra familientzat eta 32.000 €-ra kide ugariko familientzat.

Gainera, errolda-betekizuna urtebetetik sei hilabetera murriztu da; alokairua ordaintzeko gehieneko laguntza % 50etik % 60ra hedatu da, 275 €-ra arte; eta diruz lagun daitekeen gehieneko alokairua hilean 800 €-ra igo da, bizitokiaren arabera.

Era berean, laguntza izateko gehieneko alokairu-zenbatekoa ere areagotu da: hiru hiriburuetan, 775 €-tik 800 €-ra igaro da; metropolialdeetan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan, berriz, 750 €-an geratuko da; eta gainerako udalerrietan, azkenik, 675 €-an.

 

Hirukidetik azpimarratu nahi dugu gure esku dagoen guztia egingo dugula familia ugarien kasuan, laguntza horiek jasotzeko aukera izatean, Familia Errenta Estandarizatua kontuan har dadin. Gure ustez sistema hori askoz bidezkoagoa da familia bakoitzaren diru-sarrerak kontuan hartzeko orduan. Gainera, gogorarazi nahi dugu etxebizitzaren alokairuen prezioak desberdinak direla azalera handiagokoak badira, eta, beraz, kolektibo horrentzako gastu handiagoa dakartela. Horregatik, hori laguntzaren zenbatekoan islatu beharko litzatekeela uste dugu.