Kide ugariko familiaren kategoria bereziari eustea

Kide ugariko familiaren kategoria bereziari eustea

Berretsi digute kide ugariko familiaren Kategoria Berezia 2015eko abuztuaren 18a eta gero galdu zenuten familiok berreskuratu egin ahal izango duzuela, hiru aldundiak ofizioz ari baitira izapidetzen, zuek eskatu behar izan gabe.

Beraz, datozen egunotan, aldundiek kide ugariko familiaren titulua igorriko dizuete, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzak banako txartelak bidaliko dizkizue etxera. Beste alde batetik, hemendik aurrera aipatu kategoria izateko baldintzak betetzeari uzten diozuen familiek eutsi ahalko diozue seme-alabetako azkenak 21 urte bete arte, edo 26, ikasten jarraitzen badu.

Dena den, neurri hori ez zaie aplikatuko kategoria berezia eskuratu zutenei (edo etorkizunean eskura dezaketenei) errenta-arrazoiak tarteko eta aipatu kategoria izateko ezarritako errenta-muga gainditu zutelako galdu zutenei. Haiek ezingo dute kategoria berezia berreskuratu, eta errenta-baldintza bete bitartean baino ezingo diote eutsi.

Era berean, 2015eko abuztuaren 18a baino lehen galdu zutenek ezingo dute berreskuratu, neurria ez delako atzeraeraginez aplikatuko.