Udal-hobariak

Udal-hobariak

Aurten beste behin gogoratzen dizuegu kide ugariko familiek hobariak izan ditzaketela udal zerga eta tasetan; udal gehienetan urtero egin behar duzue eskaera, ez baitira ofizioz aplikatzen. Aurten bihurtu bazarete kide ugariko familia, Kide Ugariko Familiaren Titulua aurkeztu behar duzue, eta horretarako hitzordu bat eskatu behar duzue aldez aurretik.

Oro har, udal hobariak urtearen amaieran edo lehen hilabeteetan (azarotik otsailera) eskatu behar izaten dira, beraz, komeni da bakoitzak dagokion udalean kontsultatzea. Gogoan izan hobari horiek aplikatu ahal izateko indarrean izan behar duzuela Titulua.