Datozen aste eta hilabeteetan, udalek datorren urterako ordenantza fiskalak egin eta onartuko dituzte, hots, haien zergak, tasak eta prezio publikoak arautzen dituztenak.
Hirukiden, udalerri bakoitzean duzuen egoera ezagutu nahi dugu. OHZn kide ugariko familientzako hobariak ezarri edo daudenak hobetu beharko liratekeela uste baduzue, edo ibilgailuen zergan, edo udal-zerbitzuetan, hala nola kiroldegietan, igerilekuetan edo beste instalazio batzuetan, jakinarazi egin ahal diguzue.
Horrez gain, ezarritako betekizun edo mugen ondorioz kide ugariko familia asko eta asko hobarietatik kanpo uzten dituzten kasuak ezagutu nahi ditugu. Eman iezaguzue zuen proposamenen eta egoera zehatzen berri, aztertu ahal izateko eta udalekin egingo ditugun bileretan agintariei jakinarazteko.
Helbide honetara idatzi diezagukezue: hirukide@hirukide.com
