Kide ugariko familia zarete?

Kide ugariko familia zarete?

Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioa da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, eta 25 urte baino gehiago daramatzagu lanean seme-alabak dituzten familien eta, bereziki, familia ugarien eskubideak eta interesak defendatzeko.

Gaur egun, 8.200 familia baino gehiago daude Hirukiden, eta informazio eguneratua, aholkularitza, jarduerak eta familien egunerokotasuna errazteko pentsatutako abantaila ugari dituzte.

Zer eskaintzen diegu gure familia elkartuei?

  • Euskadiko erakunde eta dendetan 1.400 deskontu baino gehiago; horietatik 60 Irunen daude eta 20 Hondarribian.
  • 148 € Eroskiko deskontu-bonuetan.
  • Udalaren laguntza, eskubide eta hobariei buruzko informazioa eta abisuak, hala nola OHZ edo ibilgailuak Hondarribian eta Irunen, eta hobariak Txingudiko uretan.
  • Etxera bidaltzen dugun hiru hilean behingo aldizkaria.
  • Aisialdiko jarduerak, txangoak eta familia-jardunaldiak, prezio bereziekin.
  • Familientzat interesgarriak diren gaiei buruzko prestakuntza-hitzaldiak, tailerrak eta kongresuak.
  • Doako bizitza-asegurua.
  • Familia elkartuentzako zozketa eta lehiaketa esklusiboak.

Hondarribia eta Irungo familiak

Informa zaitez Irun eta Hondarribiko hobariez. Hirukidetik berrikuntza guztiak eguneratzen dizkizugu eta eskaera egiteko epeen berri ematen dizugu. Laburpen bat kontsulta dezakezu: HEMEN Hondarribian eta HEMEN Irunen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Hirukiderekin.

Gozatu Hirukidek eskualdeko enpresa eta saltokietan zuretzat lortu dituen abantaila esklusiboez. Akademiak, farmaziak, hortz-klinikak, aisialdiko jarduerak eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen deskontuak eta akordioak: Ikusi Hondarribia | Ikusi Irun

EROSKIn deskontuak egiteaz gain, Hirubonua (erosketetarako 40 €-ko bonuak) baliatu ahal izango duzu eta familia bazkideentzako zozketa eta promozio esklusiboetan parte hartu (Forum sport, BBK/AZKENA, ikuskizunak, etab.)

Zatoz Hirukidera

Familia ugaria bazarete eta oraindik Hirukideko kide ez bazarete, bazkide egitera animatzen zaituztegu. Horrela, abantaila guzti hauetaz gozatu ahal izango duzue, eta, aldi berean, Euskadiko familia ugarien eskubideak defendatzen jarraitzeko laguntza emango diguzue.

Egin zaitez Hirukideko bazkide eta ezagutu abantaila guztiak zure familiarentzat HEMEN.