Eskerrak eman nahi dizkizuegu joan den otsailaren 22an, igandean, Kahoot familiarreko lehen partidan, euskaraz eta gaztelaniaz, parte hartu zenuten familia guztioi. Dozenaka familiak tarte dibertigarria igaro ahal izan genuen elkarrekin, non protagonista nagusiak azkartasuna eta trebetasuna izan ziren.
Lehia biziaren ondoren, bi familia hauek irabazi zuten:
Kahoot saria (150 € Nekatur-en):
- Sardón Ortega (gaztelaniaz)
- Campos Pan (euskaraz)
Gainera, parte hartu zenuten familia guztien artean Hontza Extrem-erako 5 sarrerako sorta bat zozkatu genuen eta hauek izan ziren familia irabazleak:
- Toña García (euskaraz)
- Portilla Ortega (gaztelaniaz)
Zorionak familia saridunei, eta eskerrik asko, beste behin, erakunde biei sariak eskaintzeagatik:

