Hirugazten, gure webgunea birdiseinatu dugu, argiagoa, bisualagoa eta erabilerrazagoa izan dadin. Zuen seme-alabek eskaintzen dugun guztiaren berri izan dezaten dago bereziki pentsatuta: jarduerak, bekak, topaketak, lehiaketak…
Erakuts iezaiezue eta izan dezatela eskura, guzti-guztiaren berri izateko. Era berean, zuok ere, gurasook, eman begirada bat noizean behin, Hirugaztek Hirukideko gazteen eskura jartzen dituen aukera guztiak zuzenean ezagutu ahal izateko.
