Familien Lege Proiektua

Familien Lege Proiektua

Joan den martxoaren 12an, Hirukideko presidentea Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioko (FEFN) ordezkariekin batera izan zen Pablo Bustinduy ministroarekin egindako bileran, non jakinarazi zioten Familien Lege Proiektuak ezinegon handia sortu duela kide ugariko familien elkarteetan. Hala, etorkizuneko Lege berrian gure izendapena eta Titulua ez ezabatzeko ditugun arrazoiak azaldu zizkioten, alegia, “Hazkuntzari laguntzeko premia handiagoko familiak” izeneko kontzeptu berriaren barruan beste errealitate eta behar batzuk dituzten familia gehiagorekin batera ez sartzeko arrazoiak.

Halaber, aurreko asteotan ere bilerak egin dira talde parlamentarioekin beren babesa eta Lege Proiektuan gure kontzeptua ezabatzearekin loturiko artikuluei alegazioak aurkez ditzatela eskatzeko, bai eta gainerako familia-kolektibo edo -errealitateei beren izendapen propioarekin, kide ugariko familien kolektiboan sartu gabe, behar bezala erantzun diezaietela eskatzeko ere.