Hobariak Gizarte Segurantzako kuotetan zaintzaileak kontratatzeagatik

Hobariak Gizarte Segurantzako kuotetan zaintzaileak kontratatzeagatik

Etxean laguntzeko langileak kontratatu dituzten kide ugariko familiei Gizarte Segurantzako kuotetan aplikatu zaien % 45eko hobaria ez da urtebetez luzatuko, hasieran kontrakoa jakinarazi baziguten ere.

Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak, Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) berretsi  ondoren, hobaria urtebetez luzatuko zela jakinarazi zigun duela aste batzuk, baina azkenean ez da hala izango. Kontratu berrietan jada ez da aplikatzen, baina 2023ko apirilaren 1a, Etxeko Langileen Errege Dekretuan ezarritako data, baino lehenagokoetan hobaria jasotzeko eskubidea ematen duen kontratua amaitu arte mantenduko da.