Eskerrik asko parte hartzeagatik: OHZri buruzko zuen erantzunak helarazten dizkiegu Gipuzkoako Batzar Nagusiei

Eskerrik asko parte hartzeagatik: OHZri buruzko zuen erantzunak helarazten dizkiegu Gipuzkoako Batzar Nagusiei

Duela aste batzuk, laguntza eskatu genizuen OHZren hobaria eskuratu ahal izateko Gipuzkoan ezarritako katastro-balioaren 300 000 euroko muga berriak kide ugariko familiei nola eragingo dien jakiteko.

Zuen erantzunen arabera, duten hiru familietatik bat, gutxi gorabehera, hobari horretatik kanpo geratuko litzateke muga hori gainditzen duelako. Datu horrek areagotu egin du udalerri guztietarako muga bera ezartzen duen neurriak eragin digun kezka; izan ere, neurri horrek ez du behar bezala kontuan hartzen etxebizitzaren prezioan dauden aldeak eta familien tamaina.

Aste honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiekin bildu gara; neurri horrekiko desadostasuna adierazi diegu eta galdetegiaren emaitzen berri eman. Honako hau eskatu diegu: muga hori berrikusi eta udalek aukera izan dezatela hobariak beren herrien eta familien errealitatera hobeto egokitzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik. Zuen erantzunei esker, benetako datuekin egin dezaiekegu aurre familien premiei.