Bonu soziala % 60 handitu da

Bonu soziala % 60 handitu da

Gobernuak familia zaurgarrientzako bonu soziala handitzea onartu du, 2022ko apirilaren 30era arte; familia horien artean, kide ugarikoak daude. Hala, bonua % 60koa izango da, ez % 25ekoa, egun bezala, eta familia zaurgarri larriena % 70ekoa, % 40koa beharrean.  Komertzializatzaileek automatikoki aplikatuko dute deskontu-ehuneko handiago hori, beraz, erabiltzaileek ez dute inolako gestiorik egin behar.

Berokuntza-bonua

Era berean, salbuespenez, kontsumitzaile zaurgarriek 90 euro inguruko bonu termikoa izango dute, familia bakoitzeko, berokuntza-beharrak asetzeko. Ministerioaren aurreikuspenaren arabera, laguntza hau abenduan egongo da eskuragarri, eta funtsak autonomia-erkidegoei transferituko dizkie, ordainketak haiek egin ditzaten.

Zenbatetsitakoaren arabera, 90 euro jasoko dituzte kontsumitzaile zaurgarri guztiek, familiak kobratuko duenaren batezbestekoa, gutxienekoa 35 euro izanik (lehen, 25 ziren).  Kontsumitzaile zaurgarri larria izanez gero, laguntza kontsumitzaile zaurgarriaren klima-eremua aintzat hartuta esleitutako zenbatekoa baino % 60 handiagoa izango da.

Informazio gehiago Ministerioaren webgunean, hemen.