Erosi txartela online Pesa-Avanzarekin

Erosi txartela online Pesa-Avanzarekin

Hirukidek eskaera egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu Sailari kide ugariko familiok noizbehinkako txartela PESArekin (orain, AVANZA) online eta dagokigun deskontua aplikatuta erosi ahal izateko eragiketa arin dezan. Diputatuak, Rafaela Romerok, gure eskaera lehenbailehen gauzatzeko konpromisoa adierazi digu, baina hori gertatu arte MUGI Kide Ugariko Familia txartela nahitaez Gipuzkoan erroldatuta egon behar izan gabe erosteko aukera eskaintzen digute.

Txartel hori esteka honetan erosi behar da, 5 euroan, baina berez dagoeneko eskaintzen dituen abantailekin gastua aise konpentsatzen du. Edozein zalantza izanez gero, idatzi info@mugi.eus helbidera edo deitu 943 000 117 zenbakira.