Atzeraeragina pentsioko seme-alabengatiko osagarrian

Atzeraeragina pentsioko seme-alabengatiko osagarrian

Auzitegi Gorenak ebatzi du aitek badutela pentsioan seme-alabengatiko osagarria jasotzeko eskubidea, plus hori sortu zenetik emakumeek jaso izan duten bezala. Hau da, 2016ko urtarrila eta 2021eko otsaila bitartean balegokiekeen gizonek -erretiroa hartzeko garaia heldu zitzaielako eta 2 seme-alaba edo gehiago dituztelako- atzeraeraginez erreklama dezakete, indarrean sartzen denetik.

Pentsioko amatasun-osagarria 2016ko urtarrilean sortu zen, seme-alabak dituzten emakume langileen ekarpen demografikoa aitortzeko eta konpentsatzeko, baina haiei onartu zitzaien. 2019ko abenduan, ordea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak diskriminatzailetzat jo zuen, ez zetorrelako bat Gizarte Segurantzaren arloan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko araudi europarrarekin.

Une horretatik aurrera, aitei pentsioan kobratu ez zuten osagarria erreklamatzeko atea ireki zitzaien, baina asko berandu iritsi ziren. Bada, orain, Auzitegi Gorenak erreklamazio-eskubidea hedatu du, seme-alabengatiko «plusa» arautzen duen araua indarrean sartu zenetik aplikatu behar zitzaiela berdin gizonei eta emakumeei ezarri baitu, alegia, 2016ko urtarriletik, eta, beraz, data horretatik 2021eko otsailera arte erreklama daitekeela, orduan sartu baitzen indarrean aitak balizko eskatzailetzat jotzen dituen Espainiako Gobernuak onartutako beste osagarri bat.

Hirukidek Unive Abogados-ekin duen akordioari esker, familia bazkideok % 30eko deskontua dugu osagarria erreklamatzeko akzio administratibo eta judizialetan. Informazio gehiago esteka honetan.