Egunotan hedabideetan argitaraturiko albistea dela eta, alegia, Madrilgo Auzitegi Nagusiak adierazi duela amatasunagatiko laguntza Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita dagoela, galdetu diegun adituek esan digutena jakinarazi nahi dizuegu.
Lehenik eta behin, berretsi digute ez foru-mailako Zerga Administrazioek ez eta Euskadiko inolako auzitegik ere ez dutela gaiari buruzko ezer adierazi; halere, arauaren idazketa kontuan hartuta, Lurralde Erkidekokoaren berdin-berdin, badirudi guztiak aplikatu beharko iratekeela berdin-berdin.
Zentzu horretan, jakinarazi digute erreferentziazko epaiak ez duela jurisprudentziarik ezartzen eta, beraz, Zerga Administrazioa eta auzitegiak oraindik ez datozela bat irizpideei dagokienez. Zehazki, Zerga Administrazioak uste du Autonomia Erkidegoetatik jasotako amatasunagatiko laguntzak baino ez daudela salbuetsita; Madrilgo ANren ustez, ordea, amatasunagatiko laguntzak salbuetsi behar dira zein erakunde publikok ematen duen alde batera utzita.
Auzitegi Nagusiaren epaiak, finean, bidea ireki du amatasunagatiko laguntza kontzeptupean ordaindutako PFEZen zenbatekoa itzultzeko eskaria egiteko, nahiz eta egintzat jotzen duen Administrazioak uko egingo diola eta helegitea jarri beharko dela, lehenik eta behin, Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean, eta, ondoren, Auzitegi Nagusiaren aurrean; hori guztia diru-itzulketa bera baino garestiagoa izan liteke. Edonola ere, preskripzio-epeak tarteko, arau orokorra da itzulketa soilik eskatu ahal izango dela 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotako laguntzei dagokienez.
Bestetik, 2016 ekitaldiari begira, aholkatu digute laguntza horri dagozkion zergak ordaintzen jarraitzea, nahiz eta gero erabaki itzulketa eskatzea; bestela, Zerga Administrazioak dagokion zigorra ezar lezake ordaintzeari uzteagatik.
Alabaina, Foru Ogasunen aurrean kontsulta lotesle bat aurkezteko aukera aztertzen ari gara, gaiari buruz duten iritzia argitzeko.