Amaitu da F+F kanpaina Kaikurekin

Amaitu da F+F kanpaina Kaikurekin

Joan den martxoan, “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpaina amaitu zen, non, hirugarren hilabetez jarraian, familia bat bazkidetu zuten lehen sei familia bazkideek Kaiku produktuen sorta bana irabazi zuten, 42 €-an zenbatetsia (Hirukideren urteko kuotaren prezioa). Gainerako familiek, berriz, Kaiku Baserria-Azkorra ezagutzeko 5 sarrerako sorta baten zozketan parte hartu zuten.

Eskerrik asko urteko lehen hiruhilekoan parte hartu duzuen familia guztioi eta izan ongi etorriak bazkidetu berri zareten familiak. 

Adi egon, laster barru beste kanpaina bat abiatuko dugu eta, oraingoan Angulas Aguinagaren laguntzarekin.