Hirukideren 25. urteurrena ospatzeko Familia Jaia Zarautzen

Hirukideren 25. urteurrena ospatzeko Familia Jaia Zarautzen

Oraindik ez duzue izena eman? Jolasak, ikuskizunak, puzgarriak, tailerrak, kirola eta sorpresa ugari adin guztietarako.

Familia Jardunaldi oso berezia egingo dugu Zarautzen, “Zarautz familia giroan” ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko.

ZARAUTZ familia giroan PLANO eusk

Bertaratzen zareten familia bazkide guztiek honako hauek jasoko dituzue:

– OROITZAPENEZKO KAMISETA bat egun horretan janzteko.

– Doako bazkaria eta askaria.

– Paella herrikoia (4 €/anoa)

– Hirukidek hondartzan egingo duen Giza Mosaiko Handian parte hartuko duzuen familientzako xehetasunak (izena eman behar da).

Gainera, autobusak eta ostatuak prezio merkean ditugu. Eta gure Oparien Tonbola Handia izango dugu!

  • Orienting erronka familian 12 balizekin, proba ezberdinekin. (doan)
  • Bazkaria igandean: Ogitartekoa + edaria+snack-ak (4,5 €)
  • Ibilaldiaren bisita gidatua Getarian. (doan)
  • Buelta autobusez Getariatik. (doan) 
ZARAUTZ familia giroan PROGRAMA eusk

Tira fotos activid

Larunbatean, egun osoan, gure informazio-bulegoetan arreta eskainiko dizuegu, gure PAREGABEKO TONBOLAN parte hartu ahal izango duzue eta gure tabernan krispetak edo azukre-kotoiak dastatu ahal izango dituzue.  Larunbata izango da ekitaldiko egun nagusia eta GIZA MOSAIKO HANDIA egingo dugu hondartzan, zuon laguntzarekin… Ez dadila esan ez garela UGARIAK!

Astebururako antolatutako jarduera guztiez gozatu ahal izateko, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoako udalerri batzuetatik, autobus-zerbitzua eskainiko dizuegu, eta egun berean itzultzeko edo gaua igaro eta igandean itzultzeko aukera emango dizuegu (interesa duten familien kopuru nahikoa badago). Gainera, jakinarazten dizuegu Zarautzek hainbat APARKALEKU publiko dituela, eta egun horietan doakoak direla eta planoan seinaleztatu duguna.

Gainera, hainbat aterpetxe erreserbatu ditugu Zarautzen, Donostian eta Orion, gaua inguruotan ematea errazagoa izan dakizuen. Plazen esleipena inskripzio-ordena zorrotzaren eta gelen ehieneko edukieraren aprobetxamenduaren arabera egingo da.  

Bestelako ostatuak nahi dituzuen familiek esteka hau emango dizuegu, zuen kabuz kudea dezazuen. 

Izena eman eta azkeneran ezin bazarete joan, hirukide@hirukide.com helbidera idatziz abisatu behar diguzue APIRILAREN 21a, igandea, BAINO LEHEN. Apirilaren 24tik aurrera egiten diren ezerezteak ez dira itzuliko.

Antolatzaileak

Hirukide Zarautz

Babesle publikoak

Patroc fiesta

Babesle pribatuak

patrocin privados4

Laguntzaileak

Logos web6