Hirubono 2026 kanpaina martxan!

Hirubono 2026 kanpaina martxan!

Irailaren 30era arte

Oraindik zuen Hirubonoa erosi eta kontsumitu ez baduzue, eskolara buelta aprobetxatu dezakezue hilabete honetan. Garrantzitsua da erosi aurretik kanpainari atxikitako hirudendak begiratzea, ez baitira ohiko deskontuak egiten dizkiguten guztiak.

🛍️ Zer da Hirubonoa?

40 €-ko bonua, baina 25 €-ren truke lortuko duzue (gainerako 15 €-ak Hirukidek jartzen ditu).

👉 25 € ordaindu eta 40 €-ko erosketa egin.

👨‍👩‍👧‍👦 Zenbat erosi daitezke?

  • Kategoria orokorra: bonu 1.
  • Kategoria berezia:
    1. Bi Hirubono batera erosi, edo
    2. Lehenengoa erosi eta trukatu ondoren, bigarrena eskuratu (ezingo duzue bigarrena erosi lehenengo Hirubonoa trukatu arte).

🧾 Funtzionamendua
Zeuek kudeatuko duzue: beheko botoian zuen emaila sartzean, Hirubonoa automatikoki jasoko duzue.

📍 Non erabili daiteke?
Kanpainari atxikitako Hirudendetan BAKARRIK.

🔎 Bilatzailea kontsultatu
(Datozen asteetan saltoki gehiago gehituko dira)

ℹ️ Informazio gehiago eta ohiko galderak

NOTA: Ordainketa familia bakoitzak Hirukideren urteko kuotari lotuta duen kontu-zenbakian igorriko da.