Zer egin behar da?
Bazkide diren familien familien eskura 20 euroko balioa duen HIRUBONO bat jartzean datza; horietatik 15 euro zuek ordainduko dituzue, eta gainerako 5 euro Hirukidek jarriko ditu. Edota 40 euroko balioa duen HIRUBONO 30 euro zuek ordainduko dituzue, eta gainerako 10 euro Hirukidek jarriko ditu.
Zenbat Hirubono eros ditzakegu?
Gehienez, kategoria orokorreko familiei BONU BAT emango zaie eta kategoria berezikoei BI. Kasu honetan biak 20 euroko Hirubonos, biak 40 euroko bonoak edo zenbaktiko ezbernikoak.
Nola trukatuko da Hirubonoa?
Erosketa bakarrean erabili ahal izango da eta kategoria bereziko familiek bi HIRUBONUAK pilatu ahal izango dituzte. EZ DA BEHARREZKOA HIRUBONOA INPRIMATZEA, ESTABLEZIMENDUAN ERAKUTSI BESTERIK EZ DUZUE EGIN BEHAR.
Hirubonoa, deskontua al da?
Aipatu bonua ez da deskontu bat, dirua balitz bezala da, erakundeak/merkataritzak bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontuaren edo une horretan dauden beherapenen edo sustapenen mesedetan.
Non ikus ditzakegu HIRUBONUAK kanpainari atxikitako Hirudendak?
Esteka honetan klikatuta (esteka), kanpaina honi atxikitako Hirudenda zerrenda topatuko duzue. Zuen herriko edo inguruko erakunde/saltokiak ikusi nahi badituzue, “udalerria” aukera sakatu behar duzue eta, gero, nahi duzuena aukeratu. Hirubonoa erosi aurretik, gomendatzen dizuegu erakundeen zerrendan egiazta dezazuela kanpainari lotutako erakunderen baten trukatu nahi izango duzuela Hirubonoa; izan ere, Hirubonoa erosi ondoren, ez da horren zenbatekoa itzuliko.
Noiz truka ditzaket Hirubonoak?
Hirubonoen Udako kanpaina 2023eko uztailaren 3tik 2023ko irailaren 30ra egingo dugu. Garrantzitsua: data horietatik kanpo ez dute Hirubonoen trukerik onartuko eta ez da dirua itzuliko.
Nola lor ditzakegu HIRUBONUAK?
Honako inprimakia bete behar duzue (esteka). Bertako datuak zuzenak direla egiaztatutakoan,posta eleketronikoz bidaliko dizuegu 24-48 orduko epean, HIRUBONOA. Begiratu ere badaezpada SPAM edo nahi ez diren posten karpetan. Han ere ez bada heldu, jarri gurekin harremanetan telefono-zenbaki honen bidez: 688728931/607212150.
Nola truka dezakegu HIRUBONUA?
Egiaztatu behar duzue Hirubonoa trukatuko duzuen erakundea/merkataritza Hirubono Kanpainari atxikita dagoela. Klikatu hemen zerrenda ikusteko (esteka)
Ezinbestekoa da Hirukideko txartel digitalarekin NANarekin identifikatzea eta Hirubonoa erakustea zuen identifikatzaile-zenbakia egiazta dezazuen. Zenbaki hori bakarra eta besterenezina da, erabili ondoren baliogabetu egingo baita.
Hirubonoak, 20 euroko balioa edo 40 euroko balioa duenez, ez da utziko zenbateko hori baino txikiagoak duten erosketak egitea, eta, beraz, ez da dirua itzuliko.
Behin baino gehiagotan erabil dezakegu Hirubonoa?
Ez, Hirubonoak erabilera bakarra du, erabili ondoren bertan behera geratuko da. Hirubono bakoitzak ausazko identifikatzaile zenbaki bat du, behin baino gehiagotan erabiltzeko aukerarik emango ez duena.
Nola egin dezakegu erosketa online saltokietan?
Kanpainari atxikitako erakundeak/saltokiak agertzen diren zerrendan, “Informazio gehiago” atalean horrelako denda bat aurkitzen bada, Hirubonoa trukatzeko egin beharreko prozedura agertuko da. Baina beti bazkide gisa identifikatu beharko zarete, eta zuen Hirubonoak duen identifikatzaile-zenbakia eman beharko duzue.
Senideren batek trukatu dezake Hirubonoa?
Bai, baldin eta gurasoetako bat edo seme-alabaren bat bada; izan ere, NANa eta txartel digitala erakustean, abizenetako bat Hirubonoan agertzen den familiaren abizenekin bat etorriko da.
Zer da Hirubonoa solidarioa?
Elkartearen baliabide ekonomiko gutxien dituzten familiei doako Hirubono bat eskaintzeko helburuarekin, Hirukideko beste familia batzuen dohaintzak, erakundeen ekarpenekin eta Hirunden ekarpenekin bilduko ditu Hirubono solidario hauek sortzeko.
Nola lagundu Hirubonoa solidario proiektuan?
Hala nahi duten familiek familiak erosten duen Hirubonoaren zati bat eman ahal izango dute, edo Hirukideko beste familia bati 20 euroko hirubonua eman. Hirubonoko dohaintza osoak, hau da, 20 eurokoak, kengarriak izan daitezke errenta aitorpenean dohaintza gisa.
Nola jaso Hirubonoa solidarioa?
Baliabide ekonomiko gutxien dituzten Hirukideko familiak izan daitezke Hirubono solidarioaren onuradun.
Baldintzak:
- Gaur egun FEE-ko 18.000 EURO gainditzen ez dituzten familiak* (Hirukidek egoera hori egiaztatzeko dokumentazioa eskatzeko eskubidea izango du).
- 2 urte bazkidetuta.
- Bildutakoaren eta jasotako eskaeren arabera esleituko dira, aurrekontua agortu arte.
*FEE (familia-errenta estandarizatua) HEMEN kalkula dezakezu. adibidez: bi guraso eta hiru seme-alaba dituen familia batentzat, familia-errenta ezin da 43.200 eurotik gorakoa izan.
- Hirubono Solidarioa eskatzeko formularioa: ESTEKA