Familia irteera Pagoetako Parke Naturalera

Familia irteera Pagoetako Parke Naturalera

Udaberriko familia-irteera Pagoetako Parke Naturalera (Aia, Gipuzkoa) egingo dugu, non naturaz gozatuko dugun eta jarduera hezigarri eta ludikoak egingo ditugun familian.

10:30ean, “Zatoz ogia egitera”
Iturraran Parketxean hasiko gara: zerealei eta ogia egiteko moduari buruzko azalpen laburra entzun ostean, haur bakoitzak bere orea prestatuko du. Ondoren, Agorregiko burdinola-multzoraino joango gara pasieran (gutxi gorabehera kilometro bat eta 120 m-ko desnibela) eta labean egindako ogia jasoko dugu.

13:00etan, bazkaria aisia-gunean
Mahaiz, eserlekuz, haurrentzako jolasez, belardiz eta, euria egiten badu, estalitako eremu batez hornitutako gunea.

14:30–16:30 bitartean, “Erle galduaren bila”
Lorategi botanikoan zehar, erleen munduari buruzko balizak bilatuko ditugu, eztia eta polena dastatuko ditugu, eta partaide guztiok kandela-tailer batean parte hartu ahal izango dugu.

Prezioa: 40 € familiako

IZENA EMATEKO FORMULARIOA HEMEN