Gure Hirugazte arlotik, online hitzaldi berri bat antolatu dugu gazteei zuzenduta, sentitzen dutena hobeto ulertzeko eta beren emozioak kudeatzen laguntzeko.
Saioa urriaren 17an izango da, larunbata, eta Rebeca García adimen emozionalean adituak, emango du berriro. Hitzaldian zehar, emozioek zertarako balio duten, beren pentsamenduetan eta fisikoki sentitzen duten horretan nola eragiten duten eta nola joka dezaketen identifikatzen ikasiko dute.
Elkar hobeto ezagutzeko, gertatzen zaiena ulertzeko eta autokontrola eta ongizate emozionala hobetzen lagunduko dieten tresnak eskuratzeko saio praktikoa.
- Data: urriak 17, larunbata
- Ordua: 10:30 h.
- Formatua: online, Zoom bidez (esteka)
- Irakaslea: Rebeca García, adimen emozionalean aditua
