Elkarteen Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera eta haietako bakoitzeko Zuzendaritza-batzordeak erabakitakoari jarraikiz, Hirukide Arabak, Hirukide Gipuzkoak eta Hirukide Bizkaiak beren Ohiko Batzar Orokorra deitu dute, baita Ezohikoa ere azkenekoaren kasuan, elkarte bakoitzaren egoitzan 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrenean.
- Hirukide Araba: maiatzak 8, ostirala (Sofia Erreginaren hiribidea, 112. Gasteiz).
- Hirukide Bizkaia: maiatzak 15, ostirala (Arturo Kanpion, 18. Bilbo).
- Hirukide Gipuzkoa: maiatzak 22, ostirala (Pagola Gizagunea eraikina. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua 10, Donostia).
OHIKO BATZAR OROKORREKO GAI-ZERRENDA
(Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)
1. Aurreko Ohiko Batzar Orokorreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartu.
2. 2025eko helburuen betetzeari buruzko informazioa.
3. 2026ko helburuak onartu.
4. 2025 ekitaldiko kontuak eta 2026ko aurrekontua onartu.
5. Galde-eskeak.
EZOHIKO BATZAR OROKORREKO GAI-ZERRENDA
(Bizkaia)
1. Aurreko Ezohiko Batzar Orokorreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartu.
2. Zuzendaritza-batzordea aldatu.
3. Galde-eskeak.
