Unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak 2026-2027

Unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak 2026-2027

Jarraian, 2026-2027 ikasturtean UNIBERTSITATEAZ KANPOKO ikasketetarako beken deialdiko BERRIKUNTZA nagusiak nabarmenduko ditugu, kuotari, eskola-materialari, jantokiari, egoitzari, errendimendu akademikoari… dagozkien laguntzetarako. Eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleentzat, aurrekoez gain, pedagogia- eta hizkuntza-berreziketarako laguntzak ere badaude.

Gainditu behar ez diren Urteko Errentaren atalaseak mantentzen dira:

KIDE KONPUTAGARRIEN KOPURUA1. ATALASEA2. ATALASEA3. ATALASEA
19.315 €13.898 €15.567 €
213.971 €23.724 €26.573 €
318.629 €32.201 €36.070 €
423.286 €38.242 €42.836 €
527.012 €42.743 €47.878 €
630.738 €46.142 €51.685 €
734.463 €49.503 €55.451 €
838.190 €52.850 €59.199 €
+1+3.725 €+3.340 €+3.740 €

Hezkuntza-laguntza behar duten ikasleak

Urteko errentak eta ondareak ezin izango dute honako muga hau gainditu:

KIDE KOPURU KONPUTAGARRIAKATALASEA
112.534 €
220.416 €
326.811 €
431.801 €
536.089 €
640.229 €
744.143 €
848.031 €
+1+3.856 €

Familia ugariengatiko kenkaria

Anai-arreba bakoitzeko familia-errentaren gaineko kenkariari eutsiko zaio, eskatzailea bera barne, betiere ohiko etxebizitzan bizi badira:

  • 525 € kide bakoitzeko, kategoria orokorreko familia ugarietan.
  • 800 € kide bakoitzeko, kategoria bereziko familia ugarietan.
  • 2.000 € hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak (HPB) dituzten ikasleentzat.
Guraso bakarreko familiagatiko kenkaria
  • 500 €.

Desgaitasunagatiko kenkaria
  • 1.811 € anai-arreba bakoitzeko, edo eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen eskatzailea bera.
  • 2.881 € anai-arreba bakoitzeko edo eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen eskatzailea bera.

Kenkari horiek aplikatzeko, 2025eko abenduaren 31n egiaztatu behar da egoera hori.

Gainera, ondare-atalaseak handitu egin dira, jarduera ekonomikoen atalasea izan ezik. (2025eko abenduaren 31ko balioak).

  • Hiri-finkak: 47.200 € (ohiko etxebizitza, trastelekua eta jabetza soila soilik duten ondasun higiezinak izan ezik)
  • Landa-finkak: 14.450 €.
  • Balore higigarriak: etekinen muga 1.900 €.
  • Jarduera ekonomikoak: berdin mantentzen da 155.500 €-ko fakturazio-bolumenarekin

2026ko uztailaren 27tik irailaren 30era, biak barne.

Salbuespen gisa, matrikula amaiera-epea baino geroagokoa denean. Beka matrikula egin eta gehienez hilabeteko epean eskatzen bada, edo familiaren sostengatzaile nagusia hiltzen bada edo nahitaezko erretiroa hartzen badu. Nolanahi ere, ez da eskabide berririk onartuko 2027ko apirilaren 30etik aurrera.

Informazio gehiago eta ohiko galderak HEMEN.