“Generación Cannabis” dokumentala, beharrezkoa familientzat

“Generación Cannabis” dokumentala, beharrezkoa familientzat

Hemendik gutxira “Generación Cannabis” estreinatuko du EITBk, nerabeen eta gazteen artean gero eta ohikoagoa den errealitateari erreparatzen dion bi kapituluko dokumentala: kalamuaren kontsumoa eta horrek dituen ondorioak, pertsonalak, familian eta gizartean.

Gazteen, familien eta profesionalen testigantza errealei esker, askotan kalterik egiten ez duen substantziatzat jotzen den horrek osasun mentalean, errendimendu akademikoan eta familiaren bizikidetzan ondorio esanguratsuak izan ditzakeela erakusten du dokumentalak. Halaber, ezezagunak zitzaizkien egoeren berri duten gurasoen ikuspegia jasotzen du dokumentalak eta beren etxeetan bizi izan dituzten zailtasunak partekatzen ditu.

Gurasoentzat bereziki interesgarria den dokumentala da; izan ere, aukera ematen die beren burua kokatzeko, egungo testuingurua hobeto ulertzeko eta etxean gai hori jorratzeko tresna gehiago izateko, informazioa eta prebentzioa oinarri hartuta.

Hirukidetik uste dugu, EITBn estreinatuko baita. Aukera oso ona izan daiteke familian hausnarketa egiteko eta gure inguruan gero eta ohikoagoa den errealitatea hobeto ulertzeko.

EITB1 – apirilaren 22an eta 29an, asteazkena, 22:30ean

EITB 2-  apirilaren 23an eta 30ean, osteguna, 22:30ean.