Gure hiruhilabetekariaren 103. zenbakitik aurrera euskara eta gaztelania hutsean argitaratzen hasi gara. Hartara, familia guztiek nahiago duzuen hizkuntzan eskuratu ahal izango dituzue eduki guztiak.
Horretarako, zein hizkuntzatan jaso nahi duzuen adieraz diezagukezue (nahi duzuen hizkuntzan jaso ez baduzue), eta zuen aukera edozein unetan aldatu dezakezue zuen bazkide-eremutik. Urrats horrekin, informaziorako irisgarritasuna erraztu eta familia guztien hizkuntza-aukeretara hobeto egokitu nahi dugu, beti eduki eta kalitate berari eutsiz bi hizkuntzetan.
AUKERATU HIZKUNTZA HEMEN
