Hirukideko txartel digitala norberak kudeatzeko sistema berria
Hirukideren txartel digitalak deskargatzeko eta kudeatzeko modu berri bat jarri dugu martxan, gure webguneko bazkideen eremu pribatutik egin daitekeena.
Horretarako, laster, “Hirukide txartelaren kudeaketa berria” izeneko GAIA duen mezu elektroniko bat jaso duzue. Bertan, Erabiltzailearen Gunean alta eman beharko duzue, zuen e-maila eta pasahitza sartuta (jaso ez baduzue, eskatu). Sartu ondoren, familiako kide guztien txartel digitalak kudeatu eta mugikorrean erraz gorde ahal izango dituzue.
Prozesu azkarra eta erraza da, behar dituzuenean beti eskura izan ditzazuen pentsatua. URRATSEZ URRATS azalpen zehatza eta TUTORETZA-BIDEO bat prestatu ditugu:
Hirukideko bazkide diren gurasoek eta 26 urtetik beherako seme-alabek.
Zer abantaila eskaintzen ditu txartelaren funtzionaltasun berriak?
Familiako gurasoa bakoitzak bere txartela kudea dezake bere helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin.
Zuen bazkide-atalean zuzenean sar zaitezkete telefono mugikorretik.
iPhone edo Android gailu mugikorrean deskarga daiteke.
Zuen profileko datu pertsonalak aldatzea.
Zer helbide elektroniko eta pasahitz sartu behar ditut?
Zure ERABILTZAILEA jasoko duzu mezu elektroniko batean: elkartearen komunikazio guztiak jasotzen dituzun helbide elektronikoa edo Hirukiden izena eman zenuenean eman zenuena izango da.
PASAHITZA, berriz, ohikoa edo erraz gogoratzeko modukoa aukeratu dezakezu, familiako gainerako kideekin partekatu ahal izateko, baldin eta erabiltzaile eta pasahitz berarekin sartzen badira (EZ da posible izango AUTENTIFIKAZIO BIKOITZA erabiltzen baduzu).
Hala ere, beste une batean Erabiltzailearen Gunera sartzean pasahitza gogoratzen ez baduzu, “Pasahitza berrezarri” aukeran klik egin behar duzu.
Nola eskura eta deskarga dezaket Hirukideren txartela?
Nola sar naiteke Hirukideko carnet-era?
Zuen carnet digitalera sartzea oso erraza da. Jarraitu pauso hauek:
1. pausoa: Identifikatu zaitez
Egiaztatu zure posta elektronikoa; bertan “Hirukide txartelaren kudeaketa berria” izeneko mezu bat bidali dizugu. Mezu horretan zure pasahitza aktibatu eta zuzenean erabiltzailearen gunera sartzeko aukera izango duzu.
2. pausoa: Erabiltzailearen gunea
Behin barruan zaudela, sakatu “Familia kudeaketa”.
Atal honetan zure familiaren datu pertsonalak berrikusi eta, behar izanez gero, eguneratu ahal izango dituzu. Datu horiek Hirukidetik baliozkotuko dira gero.
3. pausoa: Txatelak eskuratu
Sakatu “Nire TXARTELAK”.
Atal honetan familiako kide guztien carnetak zuzenean ikusi ahal izango dituzu.
4. pausoa: Deskargatu zure txartelak
Zure mugikorrean zuzeneko sarbidea sor dezakezu, zure Erabiltzaile eremurako esteka beti eskura izateko eta behar duzunean bertatik erakusteko.
Beharrezkoa al da txartela deskargatzea erabili ahal izateko?
Ez. Ez da beharrezkoa deskargatzea.
Erabiltzailea ataletik zuzenean sar zaitezke txartelean eta hortik erakuts dezakezu establezimendu edo dendaren batean erakutsi behar baduzu.
Zer app behar dut nire txartel digitala gordetzeko?
Android: Google Wallet (orokorrean instalatuta egoten da gailuan).
iPhone: Apple Wallet (instalatuta egoten da telefonoan).
Nola deskarga dezaket txartela iPhone edo Android gailu batetik?
IPHONE:
1. Aukeratu “Erantsi Appleren zorroari” aukera.
2. Sakatu “Erantsi” aukeran.
3. Txartela automatikoki erantsiko zaio Apple Wallet aplikazioari.
ANDROID:
1. Hautatu “Erantsi Google Wallet-i” aukera.
2. Sakatu “Erantsi” aukeran.
3. Txartela automatikoki erantsiko zaio Google Wallet aplikazioari.
Google Wallet-ek ez du uzten deskargatutako txartela beste gailu batzuetan partekatzen.
Oharra: Sistema honek ez du uzten txartela Passwallet-en deskargatzen zuzenean, iPhonetik deskargatzen bada eta .pkpass fitxategia Android gailu batera partekatzen bada izan ezik.
Familiako kide batek birbidal al diezaieke deskargatutako txartela gainerako kideei?
Gailuaren arabera:
iPhone bada:
Txartela parteka daiteke .pkpass fitxategi baten bitartez. Fitxategia jasotzen duenak bere gailuan (iPhone edo Android) deskargatu ahal izango du eta Wallet bateragarriari erantsi.
Android bada:
Txartela deskargatzen denean, ezin da birbidali. Familiako gurasoak bakarrik sartu ahal izango dira erabiltzailearen gunera eta beren txartela deskargatu ahal izango dute beren gailuan. Seme-alabek gurasoen erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu beharko dira txartela eskuratu ahal izateko.
Zergatik azaltzen da “Iraungita” hitza txartelean?
“Iraungita” hitza arrazoi hauetakoren batengatik ager daiteke:
Kuotaren edo jardueraren bat ordaintzeke edo kobratzeke dago.
Semea edo alaba 26 urtetik gorakoa bada.
Zer egiteko aukera ematen du Bazkideak atalak?
Familiako kideen txartel digitaletan sartzeko aukera dago.
iPhone edo Android gailu mugikorrean deskarga daitezke.
Eta, gainera, familia unitatearen datuak kontsultatu eta eguneratu ditzakete (posta elektronikoak, posta helbidea, familia ugari berrituaren titulua erantsi, etab.) eta Hirukidek baliozkotuko ditu gero. Ikusi tutorial osoa
Zer egin behar dut nire datu pertsonalak zuzenak ez badira edo osatu nahi baditut?
Sartu Bazkideak atalean, “Familiaren kudeaketa” eremuan, eta hor familiaren datu komunak (posta-helbidea, familia ugariaren titulu berritua erantsi eta abar) eta 1. eta 2. gurasoaren eta txartela eduki nahi duen seme edo alaba bakoitzaren datu pertsonalak (helbide elektronikoak,…) berrikusi eta eguneratu ahal izango dituzu. Datu horiek Hirukidetik baliozkotuko dira gero.
Zein da nire bazkide-zenbakia?
Zure bazkide-zenbakia Hirukideren txartelean aurki dezakezu.
Zer gertatzen da mugikorra aldatzen badut?
Berriro deskargatu beharko duzu txartela zure gailu berritik Erabiltzailea atalean sartuta.
Txartel zaharra badut, jarraitu al dezaket iraungitze-data arte erabiltzen ala eredu berrira aldatu behar dut?
Txartel zaharra erabiltzen jarrai dezakezu iraungitze-data arte, ez dago berehala aldatu beharrik.
Dena den, txartel-eredu berria instalatzea gomendatzen da, formatuak bateratzeko, azkarrago eta errazago tramitatzen baita eta eskuragarri baitago beti.
Zer da autentifikazio bikoitza?
Zure kontua babesten duen segurtasun-sistema bat da: norbaitek zure pasahitza zein den jakinda ere, zure mugikorrean jasoko duzun egiaztapen-kodea beharko du. Neurri hori txartelaren funtzionaltasun berriak eskaintzen du.
Aukera hori ez aktibatzea erabakitzen baduzu, erabateko normaltasunez sartu ahal izango zara “bazkideak” atalean.
Horretarako, Google Authenticator aplikazioa deskargatu beharko duzu, eta bertan jasoko dituzu segurtasun-kodeak.