Hirukideko kuota

Hirukideko kuota

Urtarril honetatik aurrera, Hirukideko familien urteko kuota 45 €-koa izango da. Azken 10 urteetan eguneratu gabea, igoera txiki horrek kide ugariko familioi kalitatezko zerbitzuak, jarduerak eta abantailak eskaintzen jarraitzea ahalbidetuko digu, bai eta kide ugariko familia gisa dituzuen eskubideen defentsa sendotzea eta zuzenean mesede egingo dizueten proiektuak eta akordioak sustatzen jarraitzea ere, betiere ordaintzeko moduko kuotari eutsita.

Era berean, ofizialki kide ugariko familia izateari uzten dioten familiei eskaintzen diegun 10 €-ko kuota murriztuak bere horretan jarraituko du.