Familia, gure zorion-formula onena

Familia, gure zorion-formula onena

Joan den azaroaren 1ean, Gasteizen, Kide Ugariko Familien XI. Euskal Kongresua egin genuen, non beste behin guztiok osatzen dugun hori gisa elkartu ginen: familia handia. “Familia: zorionaren formula” lelopean, 400 lagunek baino gehiagok -guraso, gazte eta haurrak- ikaskuntzaz eta esperientziaz betetako egunaz gozatu genuen.

Kongresua Europa Biltzar Jauregian hasi zen, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkari instituzionalak bertan zeudela, Alberto Cobo Arabako Hirukideko presidentearekin eta Iñigo Abreu gure presidentearekin batera, beste ordezkari politiko batzuez, Arartekoaz eta abarrez gain.

Goizean, Luis Gutiérrez Rojas psikiatrak gogorarazi zigun umorea eta jarrera positiboa zein garrantzitsuak diren familiaren bizitzan, barre-algara bat baino gehiago eraginez, eta Alba Cardalda psikologoa emozioetatik modu gogoetatsuagoan komunikatzeko moduaz mintzatu zitzaigun.

Une hurbil eta aberasgarrienetakoa “Etxean zoriontsua izatearen artea” mahai-ingurua egin zenekoa izan zen. Sandra Martínek, Jorge Ortiz de Urtaranek, Gabriela Michelek eta Víctor Petuyak, laurak ere kide ugariko familiako gurasoak, beren eguneroko bizipenak, erronkak eta ikaskuntzak kontatu zizkiguten, eta familiotako asko haiekin identifikatuta sentitu ahal izan ginen hainbat unetan.

Bitartean, gazteek Hirugazte programan parte hartu zuten: hitzaldi egokituak, dinamikak, zozketak eta txangoa bai Atariara bai izotz-pistara. Haurrek, berriz, haientzat propio antolaturiko programaz gozatu zuten, adin bakoitzerako pentsatutako tailer, jolas eta ikuskizunez, hain zuzen ere.

Eguneko unerik hunkigarrienetakoa 2025eko Hirukide Sariak banatzeko ekitaldia izan zen. Haien bidez, Josu Etxebarrieta bost-seme alabaren aita alargunaren adibidea aitortu genuen, bere sendotasun, ahalegin eta arduragatik, baita Zarauzko Udalaren lana ere, familiei ematen dien laguntzagatik.

Arratsaldean, familiek elkarbizitzako hiru jardueraren artean aukeratu ahal izan zuten: bisita Gasteizko Santa Maria katedralera eta Erdi Aroko hirigunera, txangoa Gesaltza Añanara edo ibilbidea Eguren Ugarte Upeltegietan eta Erregeen Andre Maria elizan Guardian.

Hirukidek eskerrak eman nahi dizkizue gurekin egon zineten familia guztioi, besteak beste hango giro bero eta partizipatiboa sortzen lagundu zenigutelako, baita ekitaldiaren erakunde babesle eta laguntzaileei ere.

Argazkiak ikusi eta deskargatu

IMG 1559
IMG 1566
IMG 1586
IMG 1632
IMG 1661
IMG 1674
IMG 1691
IMG 1698
IMG 1726
IMG 1734
IMG 1728
IMG 1738
IMG 1761
IMG 1742
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.51 6 e1762355841455
IMG 1811
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.51 7 e1762355783458
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.51 8 e1762355711569
Premios 1
Premios 2
Premios 3
WhatsApp Image 2025 11 06 at 09.36.41 e1762418448964
WhatsApp Image 2025 11 06 at 09.35.56 e1762418410342
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.49 2 e1762356429863
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.54 3 e1762356183204
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.32.37 3 e1762356109525
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.50 6 e1762356517878
Hirugazte1 1
WhatsApp Image 2025 11 03 at 14.19.26
WhatsApp Image 2025 11 03 at 13.49.41
WhatsApp Image 2025 11 03 at 09.53.20 1 e1762361509341
Hirugazte4
Hirugazte3
WhatsApp Image 2025 11 03 at 11.31.36
Hirugazte5
WhatsApp Image 2025 11 01 at 22.05.54 2 e1762361337544
IMG 1771
IMG 1776 scaled e1762362118189
WhatsApp Image 2025 11 01 at 15.04.32
WhatsApp Image 2025 11 01 at 16.10.54
WhatsApp Image 2025 11 01 at 15.04.43
Hirugazte2

Babesletzak:

Faldon patrocinadores

Lankidetzak:

Faldon colaboradores