Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren diskriminazioa

Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren diskriminazioa

Hirukidek berriro eskatu dio Arabako Errioxako Ur Partzuergoari etxeko kontsumorako ur-zerbitzuaren hiru hilean behingo tarifan etxebizitzan erroldatutako pertsonen kopurua kontuan hartuko duen tarifa-sistema ezar dezala, edo, bestela, kide ugariko familiek hobaria edukitzeko aukera izan dezatela, kontsumo-tarte edo -bloke txikiagora jaisteko.

Partzuergoari behin eta berriz eskatu izan diogun aldarrikapen historikoa da, Euskadiko gainerako ur-partzuergoek aintzat hartu dutena. Horregatik, Arabako Errioxako Kuadrillan bizi diren kide ugariko ehunka familiaren aurkako diskriminazio argia da. Familia bazkideei ere bidali diegu eskaera, haiek ere babestuta indartsuagoa izan dadin.