Hobaria uraren tarifan Arabako Errioxan

Hobaria uraren tarifan Arabako Errioxan

Hirukidek urte luzez eskatu ostean, Arabako Errioxako Ur Partzuergoko Batzar Nagusiak aho batez onartu du eskualdeko kide ugariko familientzako hobaria ezartzea, horrela jasaten ari ziren zigorra saihesteko.Beraz, aurrerantzean, m3-ko ur-kontsumoko II. Blokera iristen zaretenoi I. Blokeari dagokion tarifa aplikatuko zaizue, eta III. Blokea bere ohiko tarifan geratuko da.

Hobariaz gozatu ahal izateko, urtero eskatu beharko diozue Ur Partzuergoari, errolda-ziurtagiria eta indarreko Kide Ugariko Familia titulua aurkeztuz. Garrantzitsua da kontuan izatea eskaera urtero egin behar dela, tarifa ez delako automatikoki aplikatuko.

Egindako urratsa eskertu nahi dugu, aipatu tasan inolako hobaririk aplikatzen ez zitzaizuela-eta Arabako Errioxako kide ugariko familiok jasaten zenuten diskriminazioa desagerrarazi duelako. Aldarrikapen historikoa zen, partzuergoari etengabe eskatzen geniona eta orain lortuta duguna.