Dagoeneko banatu ditugu El Corte Inglésen eta Forum Sporten gastatzeko 150 €-ko txartelak aurten 15 urte bete edo beteko dituzten eta zozketan parte hartzeko izena eman zuten Hirugazte berrien artean. Zorionak, J. Amenábar eta N. Aranegi, eta eskerrik asko El Corte Inglési eta Forum Sporti sariarekin laguntzeagatik!
Baldintzak bete dituzten gainerako Hirugazte parte-hartzaile berriei 10 €-ko deskontu kupoia eman diegu Forum Sporten 40 €-tik gorako erosketetarako, denda fisikoan eta online.

