Abian da 2025-26 ikasturteari begira Haurreskoletan (haur-eskola publikoak) izena emateko epea, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat. Maiatzaren 10era arteko epea dago, eta familia interesdunek ikastetxeei, beharrezko dokumentazioari eta izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia Haurreskolak Partzuergoaren webgunean edo hurbilen duzuen haur-eskolara joanda kontsulta dezakezue.
Haurreskolak webgunea: esteka
Izena emateko moduari buruzko informazioa: esteka
