Hainbat boluntariotza-programa abiatu ditugu hiru lurraldeetan, eta oraindik badaude bertan parte hartzeko plazak. Talurrek Araban, Down Sindromea Fundazioak eta Hasztenek Bizkaian, eta Patris Surfek Gipuzkoan antolatutako campusetan parte hartuz, bizi ezazu Aste Santu desberdina.
Araba/Álava
TALUR
Talur elkartea (Desgaitasuna duten pertsonentzako aisialdi eta astialdiko elkartea).
Talurrek Aste Santuan antolatzen dituen campusetara joateko boluntarioak behar dira. Campus hauek erabiltzaileentzako oporrak dira eta aisialdi eta entretenimendu jarduera egiten dituzte.
Datak:
• Campusa: apirilaren 20tik 24ra arte, Gatzaga Buradon (Araba)
• Campusa: apirilaren 25etik 29ra arte, (Araba)
• Campusa apirilaren 30etik maiatzaren 4ra arte, Ozaeta (Araba)
Ordutegia: Irteera 16:00etan eta itzulera 13:00etan
Baldintzak:
• 18 urtetik gorakoa izatea
• Sexu-delituen ziurtagiria
Funtzioak: Desgaitasuna duten pertsonei laguntzea eta jokoak dinamizatzea
Izen ematea HEMEN
.
Bizkaia
Haszten
Haszten (dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol egokitu eta inklusiboaren elkartea).
Boluntarioak behar dira Hasztenek Aste Santurako antolatu dituen kirol egokitu eta inklusiboko campusetarako.
Data: Apirilaren 14,15, 22, 23, 24 eta 25ean
Ordutegia: 8:50 – 14:00
Lekuak:
• Gobela Multikirola (Getxo)
• Gobela Boccia/Slalom/Gurpil-aulkiko hockeya (Getxo)
• Miribilla Basket (Bilbo)
Baldintzak: 15 urte beteta izatea (18 urtetik beherakoek gurasoen/turoreen baimen sinatua izan beharko dute)
Funtzioak:
Ariketak eta kirol-jarduerak egiten laguntzeko lanak
Izen ematea HEMEN
Down Sindromea Fundazioa
Boluntarioak behar dira Down Sindromea Fundazioak Bilbon antolatzen dituen udalekuetarako.
Data: Apirilaren 14, 15 eta 16an
Ordutegia: 9:00 – 16:00
Baldintzak: 16 urte beteta izatea (18 urtetik beherakoek gurasoen/turoreen baimen sinatua izan beharko dute).
Funtzioak: Down sindromeak antolatzen dituen udalekuetan laguntzeko lanak. Besteak beste, jarduera hauek egingo dituzte: jumpyarda, igerilekua, txinatar idazketa-tailerra, etabar.
Izen ematea HEMEN
Gipuzkoa
Patris Surf elkartea
Boluntarioak behar dira Patris Surfak antolatzen dituen udalekuetan boluntario gisa joateko, gizarte-bazterketako egoeran dauden 6-13 urteko haurrei aisialdirako alternatiba bat eskainiz.
Datak: apirilak 14 eta 16 eta apirilak 22-25
Ordutegia: 9:00 – 13:00 h.
Baldintzak: 16 urtetik gorakoa izatea.
Eginkizunak: Antolatutako jardueretan lagun egitea.
Izen ematea: HEMEN
.

