Boluntariotza Gabonetan

Boluntariotza Gabonetan

Hiru lurraldeetan boluntariotzan aritzeko hainbat proposamen dakarkiegu zuen seme-alaba gazteei, bereziki Gabonetan egingo direnak…

Kirol inklusiboko Haszten campusa + 15 urte (BIZKAIA)

Data:

Abendua: 23, 24, 26, 27, 30 eta 31

Urtarrila: 2 eta 3

Ordutegia: 09:00 – 14:00

– Bilbao Basket

– Gobela Multikirola

– Gobela Boccia eta Slalom (Mugikortasun Urriko pertsonak)

– Barakaldo Multikirola

Izena emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdd3ZB71GgRyxKSrKyhErk54FRO90s2fsxuk8z0DtuY7PIN4w/viewform

Patris Surf (GIPUZKOA) + 16 urte

Data:

Abenduaren 23tik urtarrilaren 2ra

Ordutegia: 09:00 – 13:00

Parte-hartzaileen adina 6 eta 13 urte bitartekoa da, eta boluntarioek egingo diren jarduerak gainbegiratuko dituzte: kirol-jarduerak (surfa, skatea, igerilekua…), txangoak (Donostiako parkeetara, jolas-eremuetara) eta kultur guneetarako bisitak.

Izena emateko esteka

Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea (ARABA)

Data:

Irailetik ekainera, Gabonetan eta Aste Santuan oporrak izanik

Ordutegia: astearteetan, 16:00etatik 18:00etara

Boluntario baten laguntza behar da Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak egiten duen Jolasen Tailerrerako.

PROGRAMAREN HELBURUAK: aisialdiaz gozatzea sustatzea, harreman sozialak bultzatzea, jarduera arautu batean parte hartzeko errutina barneratzea eta astialdia kudeatzeko tresnak ematea. Jarduera garatzeko, mahai-jokoak eta beste dinamika-mota batzuk erabiliko dira.

EGINKIZUNAK: boluntarioak tailerraren diseinuan eta garapenean parte hartuko du, haren arduradunari lagunduz. Besteak beste, zeregin hauek beteko ditu:

  • Jolasen taldea dinamizatu.
  • Jolasen arauak ulertzeko eta jolasean aritzeko zailtasun gehien dituzten pertsonei lagundu.
  • Parte-hartzaileen arteko harreman sozialetan errespetuzko giroa lortzen lagundu.

BOLUNTARIOAREN PROFILA

  • 18 urtetik gorakoa.
  • Ez da inolako prestakuntza zehatzik behar.
  • Gizarte- eta komunikazio-trebetasunak izan behar ditu.
  • Egokitzeko trebetasuna eduki eta enpatikoa izan behar du. 
  • Inplikazioa eta konpromisoa ezinbestekoak dira.
  • Gogoa, motibazioa eta kontzientzia soziala.