Bonu sozial elektrikoaren murrizketa

Bonu sozial elektrikoaren murrizketa

2024ko urriaren 4a

Urriaren 1ean, egungo bonu sozial elektrikoaren pixkanakako murrizketa hasi zen, alegia, Gobernuak Ukrainako gera dela-eta gizarte-babesa zabaltzeko neurri gisa handitu zuen horrena. Hala, argiaren kontsumoaren prezioaren gaineko % 65eko deskontua, kontsumitzaile kalteberentzat, eta % 80koa, kaltebera larrientzat, % 7,5 murriztuko dira hiruhileko bakoitzean, 2025eko uztailera arte.

Ondorioz, 2025eko uztailetik aurrera, deskontuak % 35ekoa eta % 50ekoa izango dira modu egonkorrean, hurrenez hurren, tarifa sozial honen hasierako zenbatekoak baino % 10 handiagoak, % 25eko eta % 40ko deskontu-ehunekoarekin sortu baitziren.

Gobernuaren planaren arabera, bonu sozial elektrikoko kenkariak honela geratuko lirateke:

  • 2024ko urria-abendua: % 57,5 eta % 72,5
  • 2025eko urtarrila-martxoa: % 50 eta % 65
  • 2025eko apirila-ekaina: % 42,5 eta % 57,5
  • 2025eko uztailetik aurrera: % 35 eta % 50