Udan, ez ahaztu Kide Ugariko Familiaren Titulua!

Udan, ez ahaztu Kide Ugariko Familiaren Titulua!

Datozen hilabeteetan Euskaditik kanpo oporretan aterako bazarete, zuen aldundiak emandako Familia Ugariaren Titulu Ofiziala edo, gutxienez, kopia konpultsatu bat beti zuekin eramatea gomendatzen dizuegu. Nahiz eta txartel indibiduala (Eusko Jaurlaritzaren txartel berdea) nahikoa izan, badira agiri ofiziala eska dezaketen museoak, garraioak eta beste zerbitzu batzuk.

Txartel berdea mugikorrean ere eraman dezakezue, NIK apparen bidez. Horri esker, familia ugariaren txartela ez ezik, beste txartel batzuk ere sar daitezke, hala nola Osakidetzarena edo udalarena. [Informazio gehiago].

Eta, beti bezala, galdetu edozein saltoki, zerbitzu edo kultur jardueratan ea deskonturik aplikatzen duten familia ugarientzat edo Hirukideko bazkideentzat. Askotan, bazkide-txartela (txartel urdina) aurkeztuz aprobetxa ditzakezuen hobari autonomikoak edo estatalak daude.