Eskaerak urriaren 30era arte
Gogorarazten dizuegu, 2007an jaiotako seme-alabaren bat baduzue, urriaren 30era arteko epea duzula 400 €-ko Gazte Kultura Bonoa eskatzeko. Lortu ondoren, 12 hilabete izango ditu kontsumitzeko.
Gazte Kultura Bonua 400 €-ko laguntza da, eta kulturaren munduarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak erosteko erabil daiteke, tipologiaren arabera ezarritako kopuru batzuen arabera eta atxikitako saltoki, enpresa eta entitateetan soilik.
Zuen seme-alabek 2025eko Gazte Kultura Bonua eskatu nahi badute, sartu esteka honetan eta bete eskabidea.
