ZURE urteko KUOTA, Angulas Aguinaga produktuetan!

ZURE urteko KUOTA, Angulas Aguinaga produktuetan!

F+F kanpaina uztailean eta abuztuan

Udaran, beste familia bat bazkidetzeak saria dakar! Uztailean eta abuztuan, hilero kide ugariko beste familia bat bazkidetzea lortzen duzuen Hirukideko lehen sei familiek Angulas Aguinagaren produktu-sorta bana jasoko duzue, 42 €-an zenbatetsia, alegia, Hirukideko urteko kuotaren zenbatekoan. Gainera, lehen sei familia horietatik aurrera parte hartzen duzuen familia guztiek Hirukideren merchandising-sorta esklusibo baten zozketan parte hartuko duzue.

Parte hartzeko, Hirukideko bazkide egiten den familiak horretara bultzatu duen familia bazkideko kideren baten izen-abizenak (edo familia hori identifikatu ahal izateko beste daturen bat) adierazi beharko ditu izena emateko fitxan. Izena emandako hurrenkerari zorrozki jarraituz, lehenengo sei familiek etxean jasoko duzue dagokizuen sorta.

*GARRANTZITSUA: behar bezala adierazi ezean, parte-hartzea EZ da baliozkoa izango eta EZIN izango da erreklamatu.

realizadas10 1

Nola emango dugu irabazleen berri?

Eskabideak jasotzen ditugunean eta datu guztiak zuzenak direla egiaztatzen dugunean, familiarekin harremanetan jarriko gara.

Ikusi zozketaren oinarriak HEMEN.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Angulas Aguinagari laguntzagatik:

realizadas10 2