Hobariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan

Hobariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan

Familia ugariek uraren gaineko hobariak eskuratu ditzakete bi modutan (ezin dira biak aldi berean aplikatu):

馃敼 UR-KONTSUMOAREN HOBARIA (familia ugariak)
Hobari honek ez du beharrezkoa energia elektrikoaren gizarte-bonua jasotzea. Familia ugariek ur-kontsumoaren gaineko hobaria jaso dezakete, kontsumoa 25 m鲁-tik gorakoa denean.

馃敼 SANEAMENDU TASAN HOBARIA
Hobari hau energia elektrikoaren gizarte-bonuaren onuradun diren familia ugariei soilik aplikatzen zaie, eta %80ko deskontua dakar hustubide-tasan.

GARRANTZITSUA

馃憠 Energia elektrikoaren gizarte-bonua jasotzen duten familia ugariek bi hobari horietako bat aukeratu beharko dute (ur-kontsumoa edo hustubide-tasa), ezin direlarik biak aldi berean aplikatu.

Familia bakoitzak baloratu beharko du zein hobari den egokiena bere kasuan. Oro har, esan daiteke kide gehiago dituzten familientzat (gutxi gorabehera 5 seme-alaba edo gehiago), eta ur-kontsumoaren arabera, kontsumoaren lehen tarteko fakturazioa hobea izan daitekeela; aldiz, kide gutxiago dituzten familia ugarientzat, hustubide-tasaren deskontua izan ohi da onuragarriagoa.
Hala ere, ur-hornidura komunitateko gastuen bidez ordaintzen duten familiek ezin dute hobari hauetako bat ere eskatu. Egoera hori dagokion erakundeari jakinarazi diogu, etorkizunean kontuan har dezaten..

OHIKO GALDERAK

Informazio gehiago: hemen