Gobernu zentralak bonu sozial elektrikoaren deskontuaren hedapena beste sei hilabetez mantentzea onartu du, hau da, 2024ko ekainaren 30era arte. Horrela, kontsumitzaile kalteberek (kide ugariko familiok, besteak beste) % 65eko deskontua izaten jarraituko dute, eta kaltebera larriek, berriz, % 80koa. Nabarmentzekoa da elektrizitatearen kasuan, urte berria hasteaz batera, BEZa % 5ekoa izatetik % 10ekoa izatera igaroko dela, eta beste zerga batzuk ere izango dituela, hala nola Elektrizitatearen Zerga Berezia, Energiaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga…